jueves, 8 de diciembre de 2011

Nola eraikitzen da ikastetxe bat, dirua ematen badut?

Fundazio Alaine-k, Bilbon sortu zen eta Benin-en burutzen dituzte ia bere proiektu guztiak. Bere eginkizun garrantzitsuenetakoa, Benineko umeek eskolatzea da. Hona hemen bere web orialdean aurkitu  dudan informazioa, bertan, nola hautatzen duten eskola eraikiko den herria eta nola gestionatzen duten beraiek bidalitako dirua laburbildu dut. Haiek posiblea den parte hartze txikiena ematen saiatzen dira, proiektua benetan herri horrentzako izan dadila.


Hasteko, ikastetxea eraikio den herrialdea bere umeek eskolara joateko borondatea erakutsi behar dute: 

  • Ikastetxe inprobisatu batean urte oso bat eman behar dute klasea bere umeei. Normalean bigarren hezkuntza amaitu duen norbaitek irakasle bezala jartzen dute.


Jarraitzeko, ikastetxe berriaren eraikuntzan herriko jendea parte hartzen du:

  • Fundazioak bidalitako dirua, zementua erosteko eta igeltseroei ordaintzeko erabiltzen da.
  • Zoruaren garbiketa, potzu septikoa baita igeltseroen janaria, herriko jendearen ardura bihurtzen da.
  • Estatuak, (kasu honetan Benin) ikastetxeko zuzendari bat hautatzen du eta honek eraikitze prozesu bitartean, igeltsero arduraduna bihurtzen da.
Horrela herriako jendea ikastegi berrian konprometitzen da eta ez dute ikusten atzerritarrek egindako zerbait bezala. Beraiek egin badute, ondo segi dezala arduratuko die. Era honetan fundazioa, bakarrik dirua ipintzen du eta gero desagertzen da. Eta horren ondorioz ikastetxe berria herriko biztanleriarentzako izango da benetan.