jueves, 8 de diciembre de 2011

Nola eraikitzen da ikastetxe bat, dirua ematen badut?

Fundazio Alaine-k, Bilbon sortu zen eta Benin-en burutzen dituzte ia bere proiektu guztiak. Bere eginkizun garrantzitsuenetakoa, Benineko umeek eskolatzea da. Hona hemen bere web orialdean aurkitu  dudan informazioa, bertan, nola hautatzen duten eskola eraikiko den herria eta nola gestionatzen duten beraiek bidalitako dirua laburbildu dut. Haiek posiblea den parte hartze txikiena ematen saiatzen dira, proiektua benetan herri horrentzako izan dadila.


Hasteko, ikastetxea eraikio den herrialdea bere umeek eskolara joateko borondatea erakutsi behar dute: 

  • Ikastetxe inprobisatu batean urte oso bat eman behar dute klasea bere umeei. Normalean bigarren hezkuntza amaitu duen norbaitek irakasle bezala jartzen dute.


Jarraitzeko, ikastetxe berriaren eraikuntzan herriko jendea parte hartzen du:

  • Fundazioak bidalitako dirua, zementua erosteko eta igeltseroei ordaintzeko erabiltzen da.
  • Zoruaren garbiketa, potzu septikoa baita igeltseroen janaria, herriko jendearen ardura bihurtzen da.
  • Estatuak, (kasu honetan Benin) ikastetxeko zuzendari bat hautatzen du eta honek eraikitze prozesu bitartean, igeltsero arduraduna bihurtzen da.
Horrela herriako jendea ikastegi berrian konprometitzen da eta ez dute ikusten atzerritarrek egindako zerbait bezala. Beraiek egin badute, ondo segi dezala arduratuko die. Era honetan fundazioa, bakarrik dirua ipintzen du eta gero desagertzen da. Eta horren ondorioz ikastetxe berria herriko biztanleriarentzako izango da benetan.

domingo, 27 de noviembre de 2011

Neskek aukera gutxiago dituzte afrikan

Grafiko honetan argi ikus dezakegu emakumeen bazterketa afrikan. Grafikoaren erdialdeko marra horizontalean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna agertzen da lehen hezkuntza dagokionez. Grafiko hau lehen hezkuntza betetzen duten umeen kopuruekin osatu da. Mundu osoa adieraztua agertzen da. Baina eskualde bakoitzari ikur desberdin bat eman diote. Ikurrra beheko aldean badago, gizon baino emakume gutxiago eskola amaitzen dutela esan nahi du. Afrikari dagozkion ikurrak; borobil urdina eta laukitxo urdina dira. Argi ikus dezakegu nola beheko aldeko ikur gehienak Afrikari dagozkiote. Esan beharra dago munduko eskualde gehienetan berdintasuna dagoela.


Egoera honek, hainbat arrazoiak ditu. Baina besteak beste emakumeak, oso gazte izanda ere, bere familiak aurrera egiteko egin behar duten lana, eskola baztertzera eramaten die. Afrikan oraindik sinesten dute gizona hobeago dela ikasteko eta emakumea baizik etxe bat aurrera eramateko. Egoera eta pentsaera hau aldatzeko ezinbestekoa da hezkuntz on bat guztientzako.

Afrikako ume askok ez dute Lehen Hezkuntza betetzen

Afrikako herrialde gehienak (Etiopia ez) kolonizatuak izan ziren. Egoera honek, gizarte aldaketa handia ekarri zuen. Berez Ingelesa, Frantsesa, alemaniarra, portugesa eta gaztelera Afrikako hizkuntza ofizialak bihurtu dira. Afrikarrek zeuzkaten hizkuntzak ez dira oraindik desagertu, 1000 hizkuntza baino gehiago irauten dira Afrikan zehar, baina hizkuntza horiek ez dira ofizialki hartzen eta horrexegatik ez dira ikastetxeetan irakasten. Gauza berdina gertatzen da bere erlijio eta sineskerekin. Beste herrialdeek inposatutako erlijioak ikasten dira ikastetxeetan eta ez bere familiako sineskera zaharrak.

Hezkuntza bi arloetan dago banatuta, eskola eta ingurunea. Ingurunea, gure familietan baita auzoan eta kaleetan zehar ikasten dugu. Hezkuntza sistema bat ondo funtziona dezadan, bi esparru hauek edonolako lotura izan behar dute. Afrikan familietako hizkuntzak eta sinesmenak ikastetxearekin ez daukate zer ikusirik. Gainera kasu askotan umeek ez dute ikusten ikastetxeko ezagueraren erabilgarritasuna, bere komunitatean eta ingurunean, matematikak adibidez, inolako garrantzia ez dutelako.

Beste faktore asko, arazo honen arrazoiak dira ere. Hona hemen zerrenda bat:

  • Baliabide ekonomiko eskasak.
  • Gazteegia den biztanleria.
  • Hizkuntzen arazoa (gobernu gehienek Europako hizkuntzak bultzatzen dituzte).
  • Gudak eta gatazka bortitzak.
  • VIH-ren eragin handia.
  • Muturrezko pobrezia eta janariaren falta.
  • Nesken eginkizuna bere etxeetan.


Hona hemen afrikako mapa koloniala eta egoera honek utzitako hizkuntzak

viernes, 4 de noviembre de 2011

Afrikako hezkuntzaren egoera orokorra

Uneskok 2015erako munduko ume guztiek eskolara joan dezatela, helburu gisa ipini du. Hau lortzea 100.000 milioi dolar baino gutziago kostatuko luke. Honek diru mordoa dirudi baina kontuan izanda munduan herrialde batzuk besteengandik babesteko guztira 956.000 milio dolar gastatzen direla, ez da hainbeste. Baina gaur egungo egoeran, munduko %85 ikastetxeak ez daukate baliabide ekonomikorik. Honen arabera ez da nahikoa bakarrik ume guztiak eskolatzea, ikastexte on batera joateko aukera munduko ume guztiak izatea baizik.

Hurrengo grafikoan, munduko eskualde desberdinen lehen hezkuntzan eskolatua dauden umeen kopurua adierazten du. Ere bai eskualde hauen bilakaera azken 10 urteetan zehar azaltzen digu.


Hemen ikusi ahal dugu nola saharako hegoaldean, ume asko daude oraindik eskolatu gabe. Alde ona gehien hazi den eskualdea dela da. Txarto dagoen hurrengo eskualde arabiar estautak dira. Hau da, hezkuntza Afrikan garatzeko ahalegin handiak egin behar dira.

jueves, 20 de octubre de 2011

Blogari buruz


Blog honetan nire asmoa, afrikako hezkuntzaren egoerara hurbiltzea da. Afrika hautatu dut, bertan 32 milioi haurra eskolara joaten ez direlako eta inori axolatzea dirudielako. Afrika herrialde pila bat ditu, horregatik "afrika" hitza oso orokorra da eta ezin du bertan dagoen, kultur desberdinen anitza parte eman. Hau konpontzeko nire asmoa herialdezka aztertza da. Logikoki ezinezkoa dut dena aztertzea, baina aurkitzen dudan guztiari buruz berri emango dut blog honetan.

Ere kontinentearen egoera larriari buruz hausnarketa bat egitea pentsa dut. Gure bizitza eraren eragina izan ahal da edo ez? Afrika hobetzea interesatzen zaigu? Nork dauzka interesak Afrikaren gaur egungo egoeran? Gure empresak eta gobernuak lurralde beltzan egiten dituzten operaketari burz jakingo bagenu, zerbait aldatuko genuke?
Zer egin ahal dugu pertsonalki egoera hobetzeko? Informazioa eskuan, Galdera honi eta beste hainbesteri erantzutea saiatuko naiz .

Baina gai hau, ez da gai erraza, horregatik zeuen laguntza behar dut. Zure iritzia ezineskoa da. Informazioa eta web orrialde onen helbideak ere eskertuko dira.

Egileari buruz

Kaixo irakurle!


Ni Asier V.Z. naiz. Orain 21 urte ditut, hau da, 1989-an jaio nintzen, deustoko klinika batean, eta gaur egun leku berean bizi naiz. Irakaskuntza ikasten ari naiz UPV-en. Pasaden urtean Arangoitin geunden baina aurten Leioara eraman dute eskola. Bigarren kurtsoan nago eta hezkuntzari buruz gehiago dakidan ehinean, nire interesa handitzen doa.

Gustoko dut musika entzutea eta filmeak ikustea. Ahal dudanean zinemara zein kontzertuetara noa, baina bestela etxean ikus edo entzuten dut. Hau da, niretzat interneteko abantailarik onenetakoa. Kulturara dohainik ailegatzeko eskubidea salto handia deritzot gure eran. Ez dakit noiz ate iraungo du honek, baina espero dut laster ez amaitzea.Nire lagunekin egotea niretzat oso garrantzitsua da. Beraiekin hitz egitea eta gure sentipenak eta aspirazioak elkarbanatzea, astean egiten dudan gauz politenetarikoa da. Batzutan pentsatsen dut importantzia gehiegi ematen dudala giza harremani, baina nire ustez hobeto da besteei ulertzea, gu nola garen aurkitu nahi badugu.

Esan beharra ez dago, niri bidaiatzea soratzen didala eta kontrolatu behar naizela. Orain buruan daukat Afrikara joatea baina ez dakit nola eta noiz. Afrikako eskola batean laguntzea, nire amets bat da.
Espero dut nire bloga gozatzea eta bilatzen zenuena aurkitzea.