domingo, 27 de noviembre de 2011

Afrikako ume askok ez dute Lehen Hezkuntza betetzen

Afrikako herrialde gehienak (Etiopia ez) kolonizatuak izan ziren. Egoera honek, gizarte aldaketa handia ekarri zuen. Berez Ingelesa, Frantsesa, alemaniarra, portugesa eta gaztelera Afrikako hizkuntza ofizialak bihurtu dira. Afrikarrek zeuzkaten hizkuntzak ez dira oraindik desagertu, 1000 hizkuntza baino gehiago irauten dira Afrikan zehar, baina hizkuntza horiek ez dira ofizialki hartzen eta horrexegatik ez dira ikastetxeetan irakasten. Gauza berdina gertatzen da bere erlijio eta sineskerekin. Beste herrialdeek inposatutako erlijioak ikasten dira ikastetxeetan eta ez bere familiako sineskera zaharrak.

Hezkuntza bi arloetan dago banatuta, eskola eta ingurunea. Ingurunea, gure familietan baita auzoan eta kaleetan zehar ikasten dugu. Hezkuntza sistema bat ondo funtziona dezadan, bi esparru hauek edonolako lotura izan behar dute. Afrikan familietako hizkuntzak eta sinesmenak ikastetxearekin ez daukate zer ikusirik. Gainera kasu askotan umeek ez dute ikusten ikastetxeko ezagueraren erabilgarritasuna, bere komunitatean eta ingurunean, matematikak adibidez, inolako garrantzia ez dutelako.

Beste faktore asko, arazo honen arrazoiak dira ere. Hona hemen zerrenda bat:

  • Baliabide ekonomiko eskasak.
  • Gazteegia den biztanleria.
  • Hizkuntzen arazoa (gobernu gehienek Europako hizkuntzak bultzatzen dituzte).
  • Gudak eta gatazka bortitzak.
  • VIH-ren eragin handia.
  • Muturrezko pobrezia eta janariaren falta.
  • Nesken eginkizuna bere etxeetan.


Hona hemen afrikako mapa koloniala eta egoera honek utzitako hizkuntzak

No hay comentarios:

Publicar un comentario