domingo, 27 de noviembre de 2011

Neskek aukera gutxiago dituzte afrikan

Grafiko honetan argi ikus dezakegu emakumeen bazterketa afrikan. Grafikoaren erdialdeko marra horizontalean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna agertzen da lehen hezkuntza dagokionez. Grafiko hau lehen hezkuntza betetzen duten umeen kopuruekin osatu da. Mundu osoa adieraztua agertzen da. Baina eskualde bakoitzari ikur desberdin bat eman diote. Ikurrra beheko aldean badago, gizon baino emakume gutxiago eskola amaitzen dutela esan nahi du. Afrikari dagozkion ikurrak; borobil urdina eta laukitxo urdina dira. Argi ikus dezakegu nola beheko aldeko ikur gehienak Afrikari dagozkiote. Esan beharra dago munduko eskualde gehienetan berdintasuna dagoela.


Egoera honek, hainbat arrazoiak ditu. Baina besteak beste emakumeak, oso gazte izanda ere, bere familiak aurrera egiteko egin behar duten lana, eskola baztertzera eramaten die. Afrikan oraindik sinesten dute gizona hobeago dela ikasteko eta emakumea baizik etxe bat aurrera eramateko. Egoera eta pentsaera hau aldatzeko ezinbestekoa da hezkuntz on bat guztientzako.

Afrikako ume askok ez dute Lehen Hezkuntza betetzen

Afrikako herrialde gehienak (Etiopia ez) kolonizatuak izan ziren. Egoera honek, gizarte aldaketa handia ekarri zuen. Berez Ingelesa, Frantsesa, alemaniarra, portugesa eta gaztelera Afrikako hizkuntza ofizialak bihurtu dira. Afrikarrek zeuzkaten hizkuntzak ez dira oraindik desagertu, 1000 hizkuntza baino gehiago irauten dira Afrikan zehar, baina hizkuntza horiek ez dira ofizialki hartzen eta horrexegatik ez dira ikastetxeetan irakasten. Gauza berdina gertatzen da bere erlijio eta sineskerekin. Beste herrialdeek inposatutako erlijioak ikasten dira ikastetxeetan eta ez bere familiako sineskera zaharrak.

Hezkuntza bi arloetan dago banatuta, eskola eta ingurunea. Ingurunea, gure familietan baita auzoan eta kaleetan zehar ikasten dugu. Hezkuntza sistema bat ondo funtziona dezadan, bi esparru hauek edonolako lotura izan behar dute. Afrikan familietako hizkuntzak eta sinesmenak ikastetxearekin ez daukate zer ikusirik. Gainera kasu askotan umeek ez dute ikusten ikastetxeko ezagueraren erabilgarritasuna, bere komunitatean eta ingurunean, matematikak adibidez, inolako garrantzia ez dutelako.

Beste faktore asko, arazo honen arrazoiak dira ere. Hona hemen zerrenda bat:

  • Baliabide ekonomiko eskasak.
  • Gazteegia den biztanleria.
  • Hizkuntzen arazoa (gobernu gehienek Europako hizkuntzak bultzatzen dituzte).
  • Gudak eta gatazka bortitzak.
  • VIH-ren eragin handia.
  • Muturrezko pobrezia eta janariaren falta.
  • Nesken eginkizuna bere etxeetan.


Hona hemen afrikako mapa koloniala eta egoera honek utzitako hizkuntzak

viernes, 4 de noviembre de 2011

Afrikako hezkuntzaren egoera orokorra

Uneskok 2015erako munduko ume guztiek eskolara joan dezatela, helburu gisa ipini du. Hau lortzea 100.000 milioi dolar baino gutziago kostatuko luke. Honek diru mordoa dirudi baina kontuan izanda munduan herrialde batzuk besteengandik babesteko guztira 956.000 milio dolar gastatzen direla, ez da hainbeste. Baina gaur egungo egoeran, munduko %85 ikastetxeak ez daukate baliabide ekonomikorik. Honen arabera ez da nahikoa bakarrik ume guztiak eskolatzea, ikastexte on batera joateko aukera munduko ume guztiak izatea baizik.

Hurrengo grafikoan, munduko eskualde desberdinen lehen hezkuntzan eskolatua dauden umeen kopurua adierazten du. Ere bai eskualde hauen bilakaera azken 10 urteetan zehar azaltzen digu.


Hemen ikusi ahal dugu nola saharako hegoaldean, ume asko daude oraindik eskolatu gabe. Alde ona gehien hazi den eskualdea dela da. Txarto dagoen hurrengo eskualde arabiar estautak dira. Hau da, hezkuntza Afrikan garatzeko ahalegin handiak egin behar dira.